Nor gara

Embalarri, S.L. bilgarri industrialen munduan 25 urteko ibilbidea duen enpresa familiarra da. Enpresaren sorreratik bilgarri industrialen fabrikaziora dedikatu gara, baita gure bezeroen salgaien munduko edozein lekurako bidalketen inguruko zerbitzu mota ugari eskaintzera ere. Honetarako, produktu eta zerbitzu sorta zabala eskaintzen dugu.

Merkatuaren eskaera berriei erantzuteko beharrezko esperientzia daukagu, eraginkortasun maximoko eta kalitate-prezio erlazio ezin hobeko zerbitzu pertsonalizatua eskainiz.

Gure produktu eta zerbitzuak makinerien, ekipo ondasunen, ordezko piezen eta artelanen fabrikatzaileei eta orokorrean industriara zuzenduta daude.

Erabiltzen dugun makineriaren teknologia modernoak, eta langileen esperientziak eta trebakuntzak, merkatuan ekoizpen gaitasun oso flexiblearekin, lehenengo kalitateko produktuarekin eta zerbitzu bikainarekin posizionatzea ahalbidetzen digu.

Produktuak

  • Paletak, oinarriak eta plataformak

Mota guztietako paletak, oinarriak eta plataformak. Neurri estandarrak edota bereziak eta pertsonalizatuak, bezero bakoitzaren beharren arabera. Serie luze eta motzak. Neurri eta pisu limiterik gabeak. Lurreko, itsasoko edo aireko bidalketetarako erabiltzen dira.

  • Egurrezko kaiolak

Normalean lurreko eta aireko garraioen bidezko bidalketetan erabiltzen diren bilgarri arinak dira; eta baita metalezko edukiontzietan sartzen diren salgaiak biltzeko ere, ondorengo itsaso bidezko bidalketetarako prestatzeko.

  • Kaxak

Egurrezko kaxak, taula edo egur mota desberdinekin eginak. Bezero bakoitzarentzako neurri pertsonalizatuekin, eta baita eskari unitarioekin. Garraioan zehar, bukatutako edo ordezko produktuak babesteko erabiltzen dira.

  • Hutsean egiteko poltsak dituzten Itsas-garraiorako kaxak

Taula hidrofugo mota desberdinekin eta hutsean egiteko poltsekin egindako kaxa hauekin babes totala lortzen da. Flat Rack plataformetan egindako bidalketetarako aproposenak dira.

  • Itsas-garraiorako kaxa-panelak

Makineriaren eta osagaien itsaso, lur edo aire bidezko esportazioan erabiltzen dira, tamaina eta pisu limiterik gabe. 20 edo 40 oinetako edukiontzien bidezko eta Flat Rack plataformen bidezko bidalketetarako aproposak dira.

Baliabide produktiboak

Embalarrin instalazio zabalak ditugu, lehengaien eta bukatutako produktuen stock-erako zona espezifikoekin.

Gure bezeroei kalitate eta zerbitzurik onena eskaintzeko nahiarekin, Embalarrin makineria modernoa daukagu, batez ere zerrez, eta kontrol numerikoko iltzagailu eta zulagailuez osatuta; ekoizpen malgutasun handia eskaintzen digutelarik.

Malgutasun honek Embalarriri enpresa arina izatea laguntzen dio, bezeroen araberako lan ugari egitea ahalbidetuz, serie handikoak eta baita serie txikikoak ere.

Kokapena eta kontaktua

Izena (beharrezkoa)

E-posta (beharrezkoa)

Telefonoa

Mezu (beharrezkoa)

Pribatutasun politika onartzen dut

EMBALARRI
Egurrezko bilgarriak

Pol. Ind. Solozabal, Pab. 34
48250 Zaldibar (Bizkaia)

946 827 343
[email protected]